Artearen Historia



ARTEAREN Hª PROGRAMAZIOA

1. Arte klasikoa: Grezia eta Erroma; horien eragin historikoa

Greziako arkitektura eta eskultura, eredu klasikoa osatzeari bereziki erreparatuta.
Erromatar arkitektura eta eskultura
Margolaritza helenistiko-erromatarra

* “Klasizismoaren eragin historikoa” diogunean, ulertu behar dugu antzinako munduak Erdi Aroko artean gauzatutako proiekzioei, eta bereziki, Mendebaldeko Inperioaren azken lanen eta arte erromanikoaren arteko mendeetan gauzatutako erromatar mundukoei buruzko informazioa jaso beharko dutela ikasleek; laburbilduta bada ere. Ariketako galderen edo irudi-iruzkinen helburu zehatzak izango ez diren arren, ikasleek ezinbestean ezagutu beharko dituzte mendebaldeko artearen historiaren funtsezko zenbat gertakari: besteak beste, Goi Erdi Aroan Antzinaroan eratutako eredu arkitektoniko batzuk transmititu izana (basilikak edo oin zentraleko eraikinak) edo garai horretako arte plastikoetan sumatzen den tentsioa; hain zuzen, herentzia klasikoaren eta Inperioko azken denboraldiko artean nagusi diren joera eskematizatzaileen artean, germaniar herrien arte-tradizioetan edo Bizantziar Inperioaren artean. Kontu hauei buruzko ikuspegi orokorra izatea nahikoa izango da erromatar artearen azken lanen eta arte erromanikoaren sorreraren arteko espazio kronologiko zabala ulertzeko.

2. Erdi Aroko kristau-artea: ikonografia bat eratzea**. Erromanikoa eta Gotikoa. Done Jakue bidea eta horrek Euskal Herrian duen eragina

Arkitektura, eskultura eta margolaritza erromanikoak, Done Jakue bideko lanei bereziki erreparatuta
Arkitektura eta eskultura gotikoak. Katedrala: arteak uztartzearen eredua
Margolaritza gotikoaren bilakaera
Margolaritza gotikoaren bilakaera

** Gai honen hasierako atala: “Erdi Aroko kristau-artea: ikonografia bat osatzea”. Hain zuzen, hasierako garaietatik irudi kristauen genesia azaldu beharko da, eta baita Protobizantziar eta Bizantziar aroetan izan zuen heldutasuna eta Prerromanikoan izan zuen bilakaera ere. Fase hauek ere ez dira sarrera-probako ariketarako helburu; ondorioz, argi dago kristau-artea ulertzeko ezinbesteko azalpen ikonografikoak arte erromanikoko lanen artean txertatu beharko direla.
(Atal honetako gai guztietan, ikasleek erakutsi beharko dute oro har Espainiako eta zehazki Euskal Herriko arte-adierazpen horien proiekzioa ezagutzen dutela).

3. Arte islamikoa

Arte islamikoa: ezaugarri orokorrak. Arte islamikoa Al Andalusen

4. Errenazimentua: ezaugarri klasikoak berreskuratzea eta ordezkaritza-sistema berriak bilatzea. Italiako esanahia. Errenazimentua Espainian eta Euskal Herrian

Errenazimentuko eta Manierismoko arkitektura
Errenazimentuko eta Manierismoko eskultura
Errenazimentuko eta Manierismoko margolaritza

(Atal honetako gai guztietan, ikasleek erakutsi beharko dute oro har Espainiako eta zehazki Euskal Herriko arte-adierazpen horien proiekzioa ezagutzen dutela).

5. Barrokoa: sortze-fokuak eta Europako aldagaiak. Barrokoa, gure ingurunean

Arkitektura barrokoa
Eskultura barrokoa
Margolaritza barrokoa

(Atal honetako gai guztietan, ikasleek erakutsi beharko dute oro har Espainiako eta zehazki Euskal Herriko arte-adierazpen horien proiekzioa ezagutzen dutela).

5. BLOKEA: ARTE GARAIKIDEAN BIZIRIK IRAUNDAKOAK ETA GERTATUTAKO ALDAKETAK

Arkitektura neoklasikoa
Arkitektura historizista eta eklektikoa
Arkitektura modernista
Abangoardiako arkitektura: Gropius, Le Corbusier, Mies eta Wrigth
XIX. eta XX. mendeetako euskal arkitektura eta hirigintza
Eskultura neoklasikoa: Canova. Inpresionismoko eskultura: Rodin
Abangoardiako eskultura: Brancusi, Picasso, Boccioni, Duchamp, González
Giacometti eta Moore
Euskal eskultura: Txillida, Oteiza eta Basterretxea
Margolaritza neoklasikoa: David. Margolaritza erromantikoa: Delacroix
Goya
Margolaritza errealista: Courbet. Margolaritza inpresionista:
Margolaritza postinpresionista:
Euskal margolaritza: Arteta, Zubiaurre eta Zuloaga
Abangoardia historikoak: Espresionismoa, Fauve, Kubismoa, Abstrakzioa eta Surrealismoa
Bigarren abangoardiak: Espresionismo abstraktua, Pop Art eta joera ez-objektualak
EUSKAL HERRIKO IRUDI GOMENDATUAK

4. blokea

Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzea
Bilboko Santiago Katedrala
Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzeko erretaula
Estibalizko Ama Birjinaren Santutegia
Gasteizko Andra Maria Katedrala
Oñatiko San Migel
Lizarrako San Migel
Aralarko San Migel Santutegiko erretaula
Andre Maria Zuria. Gasteiz
Bilboko Enkarnazioa
Oñatiko Unibertsitatea
Gasteizko Eskoriatza-Eskibel Jauregia
Zumaiako erretaula. J. Antxieta
Andra Mariaren Basilika. Donostia
Loiolako Basilika. Azpeitia
Juan de Mesaren Kristo. Bergara
San Nikolas Eliza. Bilbo
Valdespina Jauregia. Ermua

5. blokea

Gasteizko lehenengo zabalgunea
Donostiako Udaletxea
Arantzazuko Basilika
Bilboko lehenengo zabalgunea
Bizkaiko Zubia. Portugalete
Briñas Eskola Taldea. Bilbo
J.C. Arriagari omenaldia. Francisco Durrio. Bilbo
Haizearen orrazia. E. Txillida
Kutxa Metafisikoa. J. Oteiza
Noaillesko kondesa. I. Zuloaga
Burceñako zubia. A. Arteta
El Cho. A. Guiard
Zaldiak. F. Iturrino
Jatetxea. J. Díaz de Olano
Emaztea eta alaba, gelan. A. Ortiz de Echagüe
Askaria. V. Zubiaurre
Suak. D. de Regoyos
Urrutia eta Aranoa, Uzelairentzat paratuta. J. Mª Uzelai 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina